Albisteak

Euskara urtean egun batez da ospakizunerako gai, eta 365 egunez langai. Horregatik, Lazkaoko Udalak ospakizun egun hau baliatu nahi du euskara urte guztian zehar kalera, lantokira, ikastetxera, etxera… eramateko deia egiteko.

Hala, Lazkaoko Udalak honako egitaraua antolatu du herriko hainbat eragilerekin elkarlanean, ostiralerako, abenduak 1, Euskararen Eguneko ospakizun modura:

  • 11:00. Kalejira ikasleekin batera. San Benito ikastolan hasi eta Euskadi plazan amaitu.
  • 17:30. Erromeria Oin Aringo dantzariekin eta Lazkao Txiki Musika Eskolako trikitilariekin.
  • 18:30. Buruhandiak eta Antzar Gazteak txistulariak.
  • 22:00. Pantxoa Carrere-ren kontzertua Arerian.