Albisteak

Pantxoa Carrere abeslari lapurtarrak kontzertua egingo du Lazkaon, “Anaitasunean” bakarkako diskoa aurkezteko. Garai ezberdinetan sortutako abestiak bildu ditu azkaindarrak lan honetan, eta askatasunari, maitasunari, hizkuntzari eta kulturari abesten dio, besteak beste.

Lazkaon egingo duen kontzertua Arerian izango da, abenduaren 1ean, ostiralean, Euskararen egunaren bueltan. Emanaldia 22:00etan hasiko da. Sarrerak salgai daude udaletxean eta asteburuan Areria aretoan, 10 euroan.