Albisteak

‘Pinotxo, hariekin lotu gabe’ euskarazko musikala Lazkaon ikusi ahalko da azaroaren 18an. Oñatiko Ganbara Txiki abesbatzak taularatuko du obra, Aitor Biainen zuzendaritzapean. Oñatin eta Donostian egindako saio arrakastatsuen ondoren, Arerian egingo du emanaldia taldeak, Iruñara, Bilbora eta Gasteizera joan aurretik.

Lazkaoko emanaldia Areria aretoan izango da, 17:00etan. Familia osoari zuzendutako emanaldia da, eta musika, dantza, antzerkia eta ikus-entzunezkoa nahasten ditu. Sarrerak udaletxean eskuratu ahalko dira, astelehenetik aurrera, 10 euroan. Emanaldiaren egunean 12 euroan egongo dira salgai.

‘Pinotxo, hariekin lotu gabe’ musikalak musika korala ezagutzera ematea du helburu, talde koralen lanan haurrengana eta gaztetxoengana gerturatuz, eta musika koralak hainbat estilo landu ditzakeela erakutsiz. Ganbara Txiki abesbatzak euskarazko haur literatura ere sustatu nahi izan du musikal honekin, haurrentzako material musikal berria eskainiz.

Ganbara Faktoriak 'Pinotxo, hariekin lotu gabe' musikalerako egin duen aurrerapen bideoa ikusteko sakatu hemen: bideoa.