Albisteak

Asteburu honetan jarraituko dute sanmigeletako festen inguruko ekintzek Lazkaon. Larunbatean Jundajo txarangak eta Oin Arinek saioa egingo dute goizean eta arratsaldean egingo da sagardo festa. Igandean, berriz, Basherri Eguna izango da.

Jundajo txaranga 10.urteurrena ospatzen ari da, eta urteurrenaren harira antolatutako ekintzen barruan arituko dira Lazkaon irailaren 23an. Oin Arin dantza taldeak ere ikuskizuna egingo du egun berean. Iparraldeko eta Portugaleteko dantzariak izango dira aurtengo emanaldiko gonbidatuak (Pradoluengoko -Burgos- dantzariak ere etortzekoak ziren, baina azkenean ez dira Lazkaon izango).

San Migel eguna ostiralez izango da aurten, eta ohi bezala egun osoan zehar egingo dira ekintzak. Azpimarratu San Migel eguneko herri afarirako txartelak irailaren 27an, asteazkena, jarriko direla salgai udaletxean, 09:00etatik aurrera. Txartelak zenbatuta egongo dira. Jubilatuen eguna San Migel egunez izango da aurten ere, irailaren 29an.

Joxemiel Barandiaran kiroldegiak ere ordutegi berezia izango du San Migel egunez. 07:00etatik 13:30era egongo da irekita, eta arratsaldez itxita. Gogoratu Lazkaoko bazkideek Ordiziako kiroldegia erabili ahal izango dutela Lazkaokoa itxita dagoenean. Udal liburutegia ere goizez egongo da irekita San Migel egunez, eta udaletxeko bulego zerbitzuak 13:00ak arte.

Lazkaoko Udalak gogoratu du San Migel jaietan ere, beste festa egun batzuetan egin den moduan, kontuan hartu daitezela hurrengo hiru mezuak:

  • Eraso sexistarik ez
  • Parrandan errespetatu lo dauden bizilagunak
  • Izan zeu. Alkoholak ez zaitzala aldatu

 

LARUNBATEKO EGITARAUA

IGANDEKO EGITARAUA