Albisteak

Herriguneko festak amaituta, Lazkaomendiko festen txanda izango da asteburuan. Larunbatean eta igandean dituzte festak auzoan. Honako egitaraua prestatu da bi egunetarako (deskargatu egitaraua).

MAIATZAK 6, LARUNBATA

10:00: Txupinazoa

10:00: XXXXI. Lazkaomendiko txirrindulari proba.

10:15. Gaztetxoen arteko pilota txapelketa

12:00-14:00: Puzgarriak

15:30: Mus txapelketa Lartxai elkartean

16:00-18:30: Puzgarriak

18:30: Potxin eta Patxin pailazoen emanaldia

19:00: Erromeria Elustondo anai-arrebekin Pipasen

21:00: Auzo afaria Lartxai elkartean

23:00: Erromeria Elustondo trikitilariekin Pipasen eta Izer eta Alabierrekin Itxurrenen.

MAIATZAK 7, IGANDEA

08:30: Ibilaldi neurtua plazatik Lazkaomendira.

11:00: Haur jolasak eta erromeria Lazkao Txiki musika eskolako trikitilariekin eta Oin Arin dantza taldearekin.

12:30: Meza ermitan

13:00: Peñagarikano eta Zeberio bertsolarien emanaldia Itxurrenen

17:30. Herri kirolak:

  • Aizkolariak: Atutxa II-Mugertza II / Azurmendi-Otaegi
  • Harrijasotzailea: Izeta II
  • Neskak aizkoran: Maite Aristegi eta Irati Astondoa

19:00: Erromeria Itxurrenen Ansorregi eta Larrañaga trikitilariekin eta bertsolariekin