Albisteak

  • Honako kaleetan aldatu dira kale-argiak LED tegnologiara: Mikelar kalean, Frontoi inguruan, Uhaitz 1ean, Plazan eta Aresoko aparkalekuan.

Lazkaoko Udalak argi publikoak berritu ditu herriko bost gunetan, egungo luminarien ordez jasangarriagoak diren led teknologia erabiltzen dutenak jarriz. Mikelar kalean, Frontoi inguruan, Uhaitz 1ean, Plazan eta Aresoko aparkalekuan aldatu dira, besteak beste. Aurreikusitako aurrezpena %66 da kaleargi berriekin.

Honekin batera, Harizti handi aparkalekua argiztatzeko argi puntu berri bat ezarri da. Aparkalekuan 8 metroko altuerako zutabe batean LED argidun bi argi-proiektore jarri dira, bakoitza 200wkoa.

Kepa Zubiarrain alkateak nabarmendu duenez urtez urte herriko argiak aldatzen joango dira: “urtero aurrekontuan zeregin horretara bideratutako partida bat sortuko dugu. Hiriko argiak egokitzea da gure asmoa, LED argiak ingurumenarekin jasangarriagoak direlako eta energia aurrezten laguntzen dutelako, beti ere argiztapen kalitatea mantenduz”.

IMG 20191010 142651 min