Albisteak

Uztailaren lehenean hasita zeuden udako kirol eta aisia kanpainak bihar amaituko dira. Aisia zerbitzua ostiralean amaitu zen eta bihar, uztailak 24, amaituko da kirol kanpaina.

Beste urte batez oso arrakastatsuak izan dira Lazkaoko Udalak uda garairako herriko haurrei eta gatetxoei zuzendutan antolatu dituen bi egitasmoak.

Bi kasuetan gora egin du beste urte batez parte hartzeak, eta guztira, 519 haur eta gaztetxok parte hartu du. Horietatik 343 udako kirol kanpainan aritu dira, eta gainerako 176ak haurrei zuzendutako aisia zerbitzuan.

Kirol kanpainaren barruan kirol anitza jarduera izan da gaztetxoen artean harrera onena izan duena. Iaz antolatu zen lehen aldiz, eta aurten nabarmen egin du gora parte hartzeak. Guztira, 110 gaztetxo aritu dira kirol anitzeko jardueran.

Piraguismo ikastaroa ere azpimarratu nahi da, aurten inoiz baino partaide gehiago aritu baitira, 67 guztira. Aurten lehen aldiz zesta punta ikastaroa ere eskaini da. Sei partaide aritu dira, eta datorren urtera begira kirol honen aldeko apustua egiten jarraitzeko asmoa irmotu da.

Udako aisia zerbitzuan zazpi talde sortu dira aurten. Arerian, kultur etxean eta San Prudentzio eraikineko jolaslekuan igaro dituzte goizak, ekintza ezberdinak eginez, jolasean.

Ondoregoak dira aurten eskaini diren ikastaroak eta bakoitzeko partaide kopurua:

  • Kirolanitza: 110 partaide 9 taldetan
  • Piraguismoa: 67 partaide 5 taldetan
  • Tenisa: 59 partaide 5 taldetan
  • Triatloia: 18 partaide
  • Eskalada: 7 partaide
  • Mendiko txirrindua: 15 partaide
  • Arku tiraketa: 27 partaide
  • Irristaketa: 29 partaide
  • Aerobik: 15 partaide
  • Gimnasia erritmikoa: 9 partaide
  • Zumba txiki: 25 partaide 2 taldetan
  • Igeriketa goizez: 27 partaide 3 taldetan
  • Igeriketa arratsaldez: 47 partaide 5 taldetan
  • Haurtxoen igeriketa: 4 partaide
  • Ziklo indoor: 30 partaide 3 taldetan
  • Zumba: 4 partaide
  • Pelota: 31 partaide 3 taldetan