Albisteak

Lazkaoko Udala osatzen duten zazpi batzordeetan parte hartzeko aukera izango dute herritarrek.

Hala, batzorde horietan edo sor daitezkeen lan taldeetan parte hartu nahi duten herritarrek, uztailaren 12ra arteko epea izango dute izena emateko.

Honakoak dira Lazkaoko Udala osatzen duten batzordeak:

  • Ogasuna, pertsonala, kontratazioa eta kontu hartzailetza
  • Ekonomia sustapena
  • Gizarte zerbitzuak eta berdintasuna
  • Hirigintza
  • Landa lurra
  • Kultura
  • Kirola, gazteria, hezkuntza eta euskara

Batzordeetan izena eman nahi dutenek udaletxeko harrerara joan behar dute (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 17:00etara eta larunbatetan 08:00etatik 12:00etara), 943 08 80 80 telefonora deitu dezakete edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat bidali. Mezua bidaltzen dutenek, honako datuak zehaztu behar dituzte: izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta zein batzordetan edo lan taldetan parte hartu nahi duten.