Albisteak

Guiseppe Verdi-ren "Aida" opera ikusi ahalko da asteartean, ekainak 4, Arerian.

Sarrerak Areriako leihatilan erosi ahalko dira, aurrez 7 euroan (zineko ordutegian) eta egunean bertan 9 euroan.

Konposatzaile italiarraren lanik ezagunenetakoa da Aida. Bahitua eta Egiptora eramana izan den Aida printzesaren historia kontatzen da. Aidarekin batera Radames da beste protagonista nagusia. Aidarenganako maitasunak eta Faraoiari zor dion leihaltasunaren artean borrokan ibiliko da Radames. Kontakizuna pixka bat gehiago konplikatzeko Amneris pertsonaia agertuko da. Faraoiaren alaba eta Radamesekin erabat maiteminduta dagoen pertsonaia da Amneris.