Albisteak

Tolosako Abesbatza Lehiaketan parte hartuko duen Kamer Koris abesbatza entzutetsuak saioa eskainiko du Lazkaon.

Emanaldia urriaren 31n, asteazkena, izango da, Arerian, 20:00etan hasita. Rigako, Letonia, abesbatza da Kamer Koris, eta neska-mutiko gaztez osatuta dago. 1990ean sortu zuen abesbatza Maris Sirmais-ek, eta Letonian ez ezik, nazioartean ere sari ugari irabazi ditu. Sari horien artean Abesbatza Koralen Europako Sari Nagusia 2004an eta 2013an.

Maila altuko abesbatza da, mundu mailan ezaguna eta jarraitua. Sarritan kolaboratu du musikari ezagunekin eta izen handiko orkestrekin batera.

2018tik Aicis Greters da Kamir Koris abesbatzaren zuzendaria eta zuzendari artistikoa.

Emanaldirako sarrerak udaletxean eskura daitezke, 5 euroan. Sarrerarik geratuko balitz, egunean bertan Arerian ere eskuratu ahalko dira. Gogoratu, Kamer Koris abesbatzaren emanaldia Udazkeneko Musika Zikloaren barruan dagoela. Zikloa osatzen duten hiru emanaldietarako sarrerak 12 euroan eskuratu daitezke. Sarrerei buruzko informazio gehiago hemen: Udazkeneko musika zikloa Lazkaon.