Albisteak

Udako geldialdiaren ondoren, asteburu honetan hasiko da berriz ere zine denboraldia Lazkaoko Areria aretoan.

Ohi beza, denboraldi honetan ere haurrentzako zein helduentzako emanaldiak egongo dira. Ikusleen eguna, astelehena izango da aurrerantzean ere.

Zine denboraldiari hasiera emateko honako bi film hauek ikusi ahalko dira Arerian: haurrentzako “Hotel Transilvania 3” eta helduentzako “El mejor verano de mi vida”. Honakoak dira saioetako ordutegiak:

“HOTEL TRANSILVANIA 3”

  • Irailak 8, larunbata: 17:00
  • Irailak 9, igandea: 16:30

“EL MEJOR VERANO DE MI VIDA”

  • Irailak 8, larunbata: 19:30 eta 22:15
  • Irailak 9, igandea: 19:30
  • Irailak 10, astelehena: 21:30 (ikusleen eguna)