Albisteak

Lazkaoko Udalak bat egin du aurten ere "Irakurri, gozatu, oparitu" kanpainarekin. Irakurzaletasuna bultzatzea eta herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatzea du helburu kanpainak. Horretarako, liburuak %35eko deskontuarekin eskuratzeko aukera izango dute lazkaotarrek kanpaina honi esker.

"Irakurri, gozatu, oparitu" kanpaina lau zutarritan oinarritzen da:

  1. Hartu euskarazko liburu bat liburutegitik, eraman etxera eta gozatu!
  2. Liburua liburutegira itzultzean, irakurle fitxa bete eta jaso zure erosketa txekea liburutegian.
  3. Erosi beste liburu bat %35eko merkeago zure txekea erabiliz
  4. Oparitu erositako liburua senide, lagun, lankide... bati, edo zure buruari!

Kanpaina maiatzaren 31ra arte egongo da martxan, eta erosketa txekeal ekainaren 15era arte erabili ahalko dira kanpainara atxikitako liburu dendetan. Lazkaoren kasuan, Gerriko liburu dendan. Kanpainan parte hartzen dutenen artean, 30 euroko txeke bat zozkatuko da hilean kanpaina martxan dagoen epealdian.