Albisteak

Gerrikok, Maizpidek eta Lazkaoko Udalak antolatutako XVIII. Gerriko Ikerlan Bekara lanak aurkezteko epea ostiralean, urtarrilak 19, amaitzen da (eguerdiko 12:00etan). Goierriri dagokion edozein zientzia alorretako ikerlanak aurkeztu daitezke bekara, euskarazkoak, originalak eta beste inon saritu eta argitaratu gabeak. Lanak Gerriko Kultur Elkartean aurkeztu behar dira.

Beka 7.000 eurokoa izango da, eta epaimahaiak proiektu bat baino gehiago diruz lagundu nahi badu, kopuru hori guztien artean banatuko da. Bestalde, epaimahaiak hala erabakitzen badu, ikerlanen kalitatea nahikoa ez delako, ikerlan-beka eman gabe utz dezake. Epaimahaiaren erabakia 2018ko martxoaren 16an jakinaraziko da, eta ikertzaileek urtebeteko epea izango dute ikerlana erabat bukatuta entregatzeko (2019ko martxoaren erdirako).

Edozein argibidetarako 943 16 02 82 telefonora deitu daiteke, edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat bidali.

Ikerlan bekarako oinarrik esteka honetan kontsultatu daitezke: XVIII. Gerriko Ikerlan Beka