Euskaraldia egitasmoa aurkezteko bilera 22 Maiatza 2018

Euskaraldiaren berri emateko bilera egingo da maiatzaren 30ean. Bilera udaletxeko areto nagusian izango da, 18:30ean. Herriko taldeei, eragileei eta norbanakoei zuzenduta dago.

Merkataritza eta ostalaritza sustatzeko laguntzak 21 Maiatza 2018

Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergan alta emanda dauden Lazkaoko merkataritza eta ostalaritza jardueren titularrek eskatu ahal izango dute laguntza, baldin eta 2018an zehar merkataritza edo ostalaritza jarduera bat ireki edo berritu badute.

Markel Olano eta Ainhoa Aizpuru bisitan izan dira Lazkaon 17 Maiatza 2018

Lazkaon izan dira Makel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia eta Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapena, Landa Ingurumena eta Lurralde Orekako diputatua.

Gazteei zuzendutako alokairurako laguntzak 17 Maiatza 2018

Lazkaoko Udalak gazteei zuzendutako diru laguntza berri bat onartu du 2018ko aurrekontuen barruan: herriko gazteak emantzipatu ahal izateko alokairurako laguntzak emango ditu.

Iparra-Hegoa programako laguntzak 16 Maiatza 2018

2018ko ekitaldiari dagokion Iparra-Hegoa lankidetza programak antolatu eta garatzeko diru laguntzak emango ditu aurten ere Lazkaoko Udalak.

Ondasun Higiezinen Zerga ordaintzeko epea bihar hasiko da 14 Maiatza 2018

Ondasun Higiezinen Zerga ordaintzeko epea bihar, maiatzak 15, hasiko da.

Udako aisia eta kirol kanpaina zerbitzuetan izena emateko epea igandean amaitzen da 10 Maiatza 2018

Lazkaoko Udalak aisialdi zerbitzua eta kirol ikastaroen kanpaina zerbitzua eskainiko ditu aurten ere. Bi zerbitzuetan izena emateko epea astelehenean, maiatzak 14, hasiko da, eta maiatzaren 27an amaituko da.

Berritze lanak Uhaitz kalean eta Hiribarren industrialdean 08 Maiatza 2018

Datozen egunetan hainbat berritze lan egingo ditu Lazkaoko Udalak Uhaitz kalean. San Inazio zubitik plazara doan bideko zoruan hainbat egokitze eta berritze lan egingo dira, atal ezberdinetan.

Bidarteko erailketa salatzeko elkarretaratzea gaur 03 Maiatza 2018

Lazkaoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo da gaur, 19:00etan, udaletxe aurrean, Bidarten eraildako emakumearen hilketa salatzeko.

Erosketa bonoen kanpaina egingo dute aurten ere Lazkaoko komertzioek 03 Maiatza 2018

Lazkaoko Udalak eta LazkaOn Merkatari Elkarteak, Lazkaoko gainontzeko merkatariekin batera, erosketa bonoak sustatuko ditu hirugarren urtez.

San Prudentzio jaiak [iruditan] 30 Apirila 2018

San Prudentzio jaietako hainbat irudi:

San Prudentzio jaiak [iruditan] 23 Apirila 2018

San Prudentzio jaietako lehen asteburuak utzitako hainbat irudi:

Gasteizko erailketak salatu dituzte Lazkaon 23 Apirila 2018

Gasteizen gertatutako bi erailketa matxistak salatzeko elkarretaratzea egin dute Lazkaon.

Gasteizko erailketagatik elkarretaratzea, gaur 21 Apirila 2018

Indarkeria matxistaren ondorioz Gasteizen gertatutako erailketa bikoitza salatzeko elkarretaratzea egingo da gaur, 12:00etan.

Lazkao Txiki Zelaia ingurua trafikoari itxita egongo da 20 Apirila 2018

San Prudentzio jaiak direla-eta, Lazkao Txiki Zelaia ingurua trafikoari itxita egongo da.

Osoko bilkura asteartean 20 Apirila 2018

Lazkaoko Udalak osoko bilkura egingo du asteartean, apirilak 24, 19:00etan udaletxeko areto nagusian.

Ertzaintzaren oharrak festetarako 19 Apirila 2018

Ertzaintzak hainbat ohar kontuan hartzeko eskatu du San Prudentziotako jai egunetarako:

San Prudentzio jaiak 2018 18 Apirila 2018

Ate joka daude dagoeneko Lazkaoko San Prudentzio jaiak. Ostiralean piztuko da festen hasierako suziria, eta horrekin bederatzi eguneko egitaraua hasiko da.

Eraso sexisten inguruko protokoloa 18 Apirila 2018

Eraso sexistak nola antzeman eta ekidin edo antzemanez gero kasua nola artatu jakiteko zein protokolo jarraitu behar den ikasteko aukera egongo da Lazkaon ostiralean.

“Volar” filma maileguan hartu daiteke liburutegian 16 Apirila 2018

Indarkeria jasan duten bederatzi emakumek lehen pertsonan kontatutako testigantzak jasotzen ditu “Volar” dokumentalak.

Kiroldegiko ordutegia San Prudentzio jaietan 16 Apirila 2018

Honako ordutegia izango du Joxemiel Barandiaran kiroldegiak San Prudentzio jaietan: