Lazkaoko Udaltzaingoak, Ertzaintzarekin elkarlanean, 13 eta 15 urte arteko gaztetxoekin prebentzio saioa burutuko du urtarrilaren 27an 23 Urtarrila 2020
  • Klase horretan, hainbat udaltzainek edozein droga kontsumitzeak ekar ditzakeen arrazoiak eta ondorioak azalduko dizkie, alkoholaren kontsumoa, legearen nondik norakoak, lapurretak, gainean eraman beharreko dokumentazioa, liskarretan eduki beharreko jokabidea… hainbat gomendio eta laguntza eskainiko diete.
‘Autodefentsa Feminista’ ikastaroan izen emateko epea otsailaren 3an zabalduko da 22 Urtarrila 2020
  • Doanekoa izango da ikastaroa eta honakoak dira baldintzak: 16 urtetik gora izatea, Lazkaon erroldatuta egotea eta emakumea izatea.
31. Lilatoia ‘Kirolera’ ekimenarekin prestatzera animatu ditu herriko emakumeak Lazkaoko Udalak 16 Urtarrila 2020
  • Asteartero arratsaldeko 19:00tatik 20:00tara izango da aukera Kiroldegian hasita. Ez da izena eman beharrik; hitzordura bertaratzearekin nahikoa da.Orientzatzaile baten laguntza izango dute parte-hartzaileek.
San Prudentzio jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa abian martxoaren 2ra bitarte 15 Urtarrila 2020
  • Lanak udaletxeko harreran aurkeztu behar dira.
Lazkaoko Udalak eskerrak eman dizkie Astotxo Eguna posible egin duten herritar eta eragile guztiei 14 Urtarrila 2020

Lazkaoko Udalak eskerrak eman nahi dizkie pasa den igandean, urtarrilak 12, Astotxo Egun arrakastatsua posible egin zuten herritar zein eragile guztiei.

Herri baratzeetako lehen erabiltzaileak hautatuta, eskaera epea zabalik mantenduko du Lazkaoko Udalak partzela guztiak bete artean 14 Urtarrila 2020
  • Guztira 35 partzela daude. Onartuak 29 direnez, momentuz 6 partzela gelditzen dira libre. Interesatuta dagoenak izena emateko aukera du oraindik.
Uhaitz Kalean Elosegiko irteera moztuta astelehenetik aurrera, urtarrilak 13 10 Urtarrila 2020

Datorren astelehenetik aurrera, urtarrilak 13, Uhaitz kalean Elosegi Kaleko irteera itxita egongo da. Karga eta deskarga Elosegi Kalearen aurrekaldetik egitea gomendatzen da.

Barkatu eragozpenak.

Eñaut Elorrietaren ‘Irteera argiak’ lan berria otsailaren 7an Lazkaon ikusteko sarrerak salgai 10 Urtarrila 2020
  • Eñaut Elorrietaren esanetan, “disko disdiratsu bezain bare, eta heldu bezain fresko honek, kantua bera du oinarri eta obsesio, olatu batean garamatzaten melodiak eta hitz ederrak. Azken urteetan ondutako guztia sorkuntza berrien mesedetan eta eszenatoki gainean”.
Astotxo Eguna dela eta, autobus geltoki aldaketa 09 Urtarrila 2020

Astotxoaren festa dela eta, honen bidez, datorren igandean hilak 12, 10:00 etatik 15:00ak bitartean, LAZKAO TXIKI ZELAIko (POSTA BULEGOA) geltokia Aresoko 3 zenbakira (Xirimiri Taberna) mugituko da.

Barkatu sortutako eragozpenak.

Astotxo Eguna igande honetan, urtarrilak 12, Lazkaon 08 Urtarrila 2020
  • 1652.urtean du jatorria festa egun honek, herriko moja zistetarrek Familia Sakratuaren Egiptorako ihesa azaltzen duten irudiak elizako presbiterioan jarri zituztenean.
Urte berriarekin bat, film sorta zabala urtarrilean 07 Urtarrila 2020
  • Guztira 5 pelikula eskainiko dira urteko lehen hilean: Puñales por la espalda, Dios mío pero ¿Qué hemos hecho ahora?, Turuleka oiloa, Richard Jewell eta Espías con disfraz.
Erakuslehio Lehiaketako sariak banatuta 27 Abendua 2019
  • Gabonetako erakusleiho lehiaketak baditu irabazleak: Amets bat, Koboloi eta Garaiz dendetako erakusleihoek jaso dituzte boto gehien.
Gabonetako ordutegia udal eraikinetan 23 Abendua 2019

Datozen egunetarako, honako ordutegia izango dute udal eraikinek:

Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa, azken txanpan 19 Abendua 2019
  • Abenduaren 24ra arteko tartea dago botoa emateko eta hilaren 27an gauzatuko da sari banaketa.
Ostegun honetan, abenduak 19, Ohiko Osoko Bilkura Lazkaoko Udalean 18 Abendua 2019
  • Arratsaldeko 18:30ean izango da Udaleko Areto Nagusian.
Gabonak gertu Lazkaon, Lazkao Txiki Musika Eskola eta Kantaka abesbatzaren eguberri kontzertuekin 17 Abendua 2019
  • Asteazken honetan, abenduak 18, eskainiko du Lazkao Txiki musika eskolak kontzertua, eta ostiralean, abenduak 20, Kantaka abesbatzak.
Giza Eskubideen errespetua eta parekidetasuna lantzen dihardu Udalak Lazkaoko gaztetxoekin 16 Abendua 2019
  • Parekidetasun alorretik zuzenduta, herriko gaztetxoekin Giza Eskubideekin lotutako ikastaro bat burutu du alorreko teknikari adituekin elkarlanean.
Eguberrietako agenda kalean da 12 Abendua 2019

Astotxo Egunera bitarteko ekintza bilduma argitaratu berri du Udalak.

Lazkaoko Udalak herritarrekin harreman zuzena izateko WhatsApp bidezko komunikazio kanal berria jarri du abian 12 Abendua 2019
  • Zerbitzua 2020 urte hasieran jarriko da abian. Orain WhatsApp difusio zerrenda bat sortzeari ekin dio Udalak.
Herri baratzeak erabiltzeko eskaera epea zabalik abenduaren 20a bitarte 11 Abendua 2019
  • Abenduaren 20ko eguerdiko 12:00ak bitarte aurkez daitezke eskaerak udaletxean.

ZINEIkuskizuSARREREN BOTOIA 02

Agenda

20 Urt 2020 16:30 – 02 Ots 2020 18:30

24 Urt 2020 20:15 – 22:00

25 Urt 2020 17:00 – 26 Urt 2020 19:00

25 Urt 2020 19:30 – 27 Urt 2020 22:00

26 Urt 2020 09:00 – 14:00