Hirigintza eta Ingurugiroa

Kontzeptua eta prozedura
Dokumentazio osoa udaletxean aurkeztu ondoren Udaleko teknikariek dagokion txostena egiten dute, eta ondoren, baldin badagokio, Alkateak obra baimena ematea ebazten du.

Obrak amaitu ondoren, eraikin berria okupatu aurretik LEHEN ERABILERA BAIMENA eskuratu beharko da. Horretarako aurreko atalean zerrendatzen den dokumentazioa aurkeztu behar da udaletxean, eta ondoren udal teknikariek beharrezko den ikustaldi bisita egingo dute eraikin berrira.

Dokumentazioa
-Eskaera orria.
-Egin behar diren lanetarako ura behar bada, uraren alta eskaera bete beharko da.
-Burutze poiektua, eskuduntza duten teknikari batek idatzi eta dagokion Elkargoak zigilatua.
-Telekomunikazio zerbitzuei dagozkien azpiegiturak jasoko dituen proiektu espezifikoa.
-Garabiaren instalazio proiektua.
-Obra zuzendaritza beregain hartuko duen Arkitektu Teknikoaren kontratua.

LEHEN ERABILERA BAIMENA ESKURATZEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTUAK:
- Dagokion baimen-eskaria, behar bezala beteta.
- Obrako ur kontagailuaren baja eskaera.
- Pabilioien/Etxebizitzen erosleen zerrenda, kasu bakoitzean, pabilioi zenbakia/etxebizitzaren solairu eta eskua eta dagokion ur kontagailuaren erreferentzia aipatuz.
- Obra zuzendaritzak luzatutako eta dagokion Elkargoak zigilatutako obra amaierako ziurtagiria, obren benetako kostea zehaztuz.
- Proiektuan azaltzen ez diren lanak edo aldaketa txikiren bat sartu baldin bada, obra amaierako planoak aurkeztuko dira, aldaketak zehazten dituen txosten batekin batera.
- Eraikinaren fatxada guztietako argazkiak (gutxienez 20 x 10ekoak).
- Obra berriaren aitorpen eskritura.
- Eraikin berriari, hiri izaerako Ondasun Higiezinen Zergan alta eman izanaren aitorpen fotokopia.
- Instalakuntza Elektrikoen Boletina, Industri Lurralde Ordezkaritzan inskribatutako eta baimendutako instalatzaileak izenpetua.
- Barruko Ur Instalakuntzen Proba Ziurtagiria, Industri Lurralde Ordezkaritzan inskribatutako eta baimendutako instalatzaileak izenpetua.
- Eraikitako eraikuntza etxebizitza den kasuan, igogailuaren instalazioaren ziurtagiria, eta telekomunikazio azpiegitura amankomunen ziurtagiri edo instalakuntza boletina.

Pertsona: Miren Aldasoro (Udal Arkitekto Teknikoa)
Telefonoa: 943 08 80 80
Faxa: 943 08 51 94
E-maila: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

SARREREN BOTOIA 02zahar