Iturgaitzagan urbanizazio lanak: GI-2120 desbideratzea eta azpiko pasabidea. C kartazalen irekitzea azaroaren 25ean, ostirala, eguerdiko 12etan egingo da Udaletxean.

Mota: Obrak

Argitalpen data: 2016-09-29

Epe amaiera: 2016-10-25

Egoera: Esleitua

Lazkaoko 6.H.J.A. Iturgaitzagako urbanizazio proiektuaren GI-2120 handitzea eta A biala egitearen separataren eta GI-2120aren azpitik pasabidea egitearen obrak kontratatzeko prozedura irekiaren deialdia. 

Esleipenduna: Iparragirre Eraikuntza Lanak, S.L. - Excavaciones y Transportes ORSA, S.L. - Construcciones Iturrioz, S.A. U.T.E. Ley 18/1982 de 26 de mayo


1.- Entitate esleitzailea:
Erakundea: Lazkao Lantzen, SA.

2.- Kontratuaren xedea:
a) Xedearen deskribapena: Lazkaoko 6.H.J.A. Iturgaitzagako urbanizazio proiektuaren GI-2120 handitzea eta A biala egitearen separataren eta GI-2120aren azpitik pasabidea egitearen obrak kontratatzea.
b) Gauzatze-lekua: Lazkao.
c) Kontratua gauzatzeko epea: Sei hilabete.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua:
Prozedura: Irekia.

4.- Lizitazio-oinarriaren aurrekontua:
1.333.057,45 € (BEZik gabe).

5.- Bermeak:
Behin betikoa: Esleipenaren zenbatekoaren %5a.

6.- Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko:
Lazkaoko Udaletxea, Hirigintza Saila, Euskadi Enparantza 1, Lazkao. Telefonoa: 943.088.080 edo e-mail honetan:
udala@lazkao.eus
Kontratatzailearen profilera sarbidea: Lazkaoko Udalaren web-a: www.lazkao.eus.

7.- Kontratistaren baldintza espezifikoak:
Kaudimen ekonomiko-finantzarioa eta kaudimen teknikoa: Ikus Administrazio Klausulen Orria.

8.- Eskaintzen aurkezpena:
a) Aurkezteko azken eguna: Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta 26. egun naturala.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Ikus Administrazio Klausulen Orria.
c) Aurkezteko tokia: Lazkaoko Udaletxea, Euskadi Enparantza, 1. 20210 Lazkao.

9.- Beste aurreikuspen batzuk:
a) Azpikontratazioari dagokionean, beste aurreikuspen batzuen artean, SPKLTBaren 228. bis artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.
b) Balorazio-irizpideak: Ikus Administrazio Klausulen Orria.

Baldintza Administratiboen Plegua

Proiektua

SARREREN BOTOIA 02zahar

Agenda

14 Ira 2019 17:00 – 15 Ira 2019 17:00

14 Ira 2019 19:30 – 16 Ira 2019 21:30

15 Ira 2019 09:00 – 14:00

16 Ira 2019 17:00 – 22 Ira 2019 23:00

18 Ira 2019 19:00 – 20:00