JMBarandiaranKiroldegiaHelbidea: Euskadi Enparantza, 4
Telefonoa: 943 08 51 93
Faxa: 943 08 51 94
E-maila: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Eskeintzen diren zerbitzuak: 
Instalazioen aldetik Udal kiroldegiak igerileku estalia, giharretze gela, ziklo indoor gela, balioanitzkeo hainbat gela, sauna, bulderra, kantxa-pilotalekua eta kanpokaldean estali gabeko belar artifizialezko tenis pista dauzka. Urte guziko zerbitzu edo instalazio hauez gain uda partean igerileku estaligabeak ditu, aisirako gune berde eder batekin.

Udal kiroldegiko tarifak, bazkidetza aukera desberdinak eta bazkidetza egiteko beharrak ikusteko berriz klikatu hemen: kiroldegiko tarifak 2018 / tarifak 2019.

Bazkidetza egin nahi izanez gero, izenemate orria bete: izen emate orria, eta kiroldegira gerturatu zaitez, bertan aterako dizugu argazkia eta hatz arrastoak hartuko dizkizugu. Ordainketa ez baduzu helbideratzen, aurrez egin ordainketa kutxa edo lankide aurrezkian eta eraman ordainagiria izenemate orriarekin batera.

Kiroldegiko ordutegia astelehenetik ostiralera goizeko 7,00etatik gaueko 22,00etara da. Larunbatetan goizez 9,00etatik 13,30etara eta arratsaldez 16,00etatik 19,45etara. Igande eta jaiegunetan berriz goizeko 9,00etatik 13,30etara irekitzen da.

Urte guziko egutegia ikusteko klikatu ezazu: 2018ko egutegia / 2019ko egutegia  

Bestalde, kiroldegitik eskeintzen den kirol ikastaro eskaintza zabala da:
- Aerofit ikastaroak
- Mantenimenduko soinketa ikastaroak
- Adinekoen soinketa ikastaroa
- Pilates ikastaroak
- Ziklo indoor ikastaroak
- GAP ikastaroa
- Zunba ikastaroa
- Funky ikastaroa
- Gimnasia erritmikoa
- Body training

 
- Haur eta helduentzako igeri ikastaroak

- Igeriketa terapeutikoa
- Haurdunaldikoen igeriketa
- Haurtxoen igeriketa
- Igeriketa zuzendua

Eta kiroldegiak antolatu ez arren kiroldegian aurkitu daitezken beste ikastaro batzu ere badira:
- Shorinjy Kempo ikastaroa
- Areto dantza ikastaroa

Ikastaroren batean izena eman nahi baduzu, ikastaroetako izen-emate orria bete eta eraman kiroldegira.