Datorren ostegunean, urtarrilaren 25ean, arratsaldeko 18:30etan, Udaletxean Ohiko Osoko Bilkura egingo da. 

Eguneko Gai Zerrenda honako hau izango da:

  1. Aurreko akta (2023ko abenduaren 14koa).
  2. Alkatetzaren Ebazpenen berri ematea.
  3. Ordenantza fiskalen akats zuzenketa.
  4. Kreditu gehigarri bidezko 1 zenbakidun kreditu aldaketaren espedientea.
  5. Kiroldegia handitzeko 5.1 faseko 1., 2. eta 3. azpifaseak burutzeko obren kontratuaren hirugarren aldaketa espedientearen hasiera.
  6. Ondasun higiezin baten partaidetza zatiezinen jabari osoa eskuratzeko kontratazio espedientea eta lizitazio deialdia.
  7. Udal-titulartasuneko ekipamendu-sistema orokorrak handitzeko eta gaitzeko lurzoruak eskuratzeko kontratazio espedientea eta lizitazio deialdia.
  8. Etxeko Laguntza Zerbitzua finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lazkaoko Udalaren arteko hitzarmenaren luzapena.
  9. Galdera eta erreguak.

20231025 150749