• Aste Santuko egonaldiak eskatzeko epea otsailaren 16ra arte egongo da zabalik Lazkaoko Gizarte Zerbitzuen sailean (Herriko Plaza 1).

Egoitzetako aldi baterako egonaldien programak egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko aukera ematen die beren etxeetan bizi diren adineko mendeko pertsonei edo desgaitasunen bat dutenei. Norberaren aukerako atsedenaldi eta egonaldiei bakarrik aplika dakieke.

2024ko Aste Santuko kanpainarako egonaldia martxoaren 25etik apirilaren 8ra luzatuko da. Urtean gehienez bi hamabostaldi eskatu ahal izango dira.

Aste Santuko egonaldiak eskatzeko epea otsailaren 16ra arte egongo da zabalik. Eskaerak Lazkaoko Gizarte Zerbitzuen sailean izapidetu behar dira (Herriko plaza 1). Hitzordua eskatzea beharrezkoa da 943 08 80 80 telefonora deituz edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz.  Egonaldia hasi baino 15 egun lehenago jakinaraziko da egonaldiaren onarpena.

Aldi baterako egonaldiak