Lazkaoko Udalak bere eskerrik beroenak eman dizkie lazkaotarrei, joan den igandean, urtarrilaren 7an, Astotxo Egunean eta "Egiptora Ihesa" antzezlanean parte hartzeagatik eta laguntzeagatik.

Eguraldi txarra izan arren, Lazkaok bere konpromisoa eta gogoa erakutsi zituen jarduera hauekin bat egitean.

Lazkaoko Udalak aitortzen du herritarrek berebiziko garrantzia dutela gure tradizioen zaintzan eta tokiko kulturaren sustapenean. “Zuen konpromisoaren eta parte-hartze aktiboari esker, Lazkao oso bizirik dagoen udalerria da”.

“Eskerrak eman nahi dizkiegu jarduera horien arrakastan lagundu zuten pertsona guztiei, antolatzaileei, parte-hartzaileei eta bertaratutako pertsonei”.

ESKERRIK ASKO 2