• Izena emateko epea egunean bertan zabalduko da eta herritarren konferentzian bertan eman ahal izango dute izena, aurrez-aurre.
  • Ekimen honen helburua da gaur egungo gizartean heriotzari buruzko elkarrizketa naturalizatzea eta herritarrak ahalduntzea, gai horri modu kontzienteagoan heltzeko.

Joan den abenduan "Hil Arte Bizi" tailerren berri eman zuen Lazkaoko Udalak, herritarrei heriotzaren inguruan dituzten eskubideen berri emateko eta arlo horretan erabakiak hartzen laguntzeko antolatutakoak. Lazkaoko Udalak sustatuta, ekimen honen helburua da gaur egungo gizartean heriotzari buruzko elkarrizketa naturalizatzea eta herritarrak ahalduntzea, gai horri modu kontzienteagoan heltzeko.

"Hil Arte Bizi" tailerretan lau saioko ziklo bat egingo da, herritarrek heriotzari dagokionez dituzten eskubideak ezagutarazteko eta gai horri buruzko hausnarketa sustatzeko, erabaki informatuak hartzea erraztuz. Gaiak modu eskuragarrian eta ulergarrian landuko dira parte-hartzaile guztientzat.

Hori guztia azaltzeko, aurkezpen konferentzia bat egingo da urtarrilaren 16an, arratsaldeko 18:00etan udaletxean bertan. Hitzaldira bertaratzeko interesa dutenei aurrez izena ematea gomendatzen die Udalak, 943 088 080 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz. 

Tailerretan izen ematea ere egunean bertan zabalduko da, plaza mugatuekin, eta aurkezpenera bertaratzen direnek aurrez-aurre izena emateko aukera izango dute. Bestela ere, aurrez adierazitako posta elektronikoz zein telefonoz apuntatu ahal izango dute lazkaotarrek, urtarrilaren 25a bitarte. Dena den, epea irekitzean izena ematea gomendatzen da, plaza libreen muga dela eta.

Lazkaok herritar guztiak gonbidatzen ditu tailer horien berri jasotzeko aurkezpen konferentzian parte hartzera eta heriotzaren gaiari modu informatu eta kontzientean aurre egitera, gai garrantzitsu honetan dituzten eskubideak eta erabakiak hartzeko aukerak aitortuz.