• Urtarrilaren 5ean helduko dira Erregeak herrira eta 18:30ean irtengo da kabalgata Zubizkitzatik Lazkao Txiki plaza arte.

Datorren ostiralean, urtarrilak 5, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Lazkaon izango dira, herritarrak eta bereziki etxeko txikienak agurtzeko prest.

Eguberrien magiari jarraipena emanez, Errege Magoen kabalgatak desioz, urduritasunez, alaitasunez eta, nola ez, magiaz beteko ditu herriko kaleak, 18:30etik aurrera. Kabalgata Zubizkitzatik irtengo da eta Lazkao Txiki plaza arteko ibilbidean, lazkaotar oro agurtuko dituzte Meltxorren, Gasparrek eta Baltasarrek.