Lazkaoko Udalak Gabonetako Agenda aurkeztu du, datozen asteetan lazkaotarrei entretenimendua eskainiko diena. Jarraian, programatutako jarduerak zehazten dira:
- Abenduaren 11tik 16ra: bidezko merkataritzako produktuen erakusketa eta salmenta. Astelehenetik ostiralera 16:30etik 19:30era, larunbatetan 12:00etatik 13:30era eta 18:00etatik 20:00etara Erakusketa Aretoan.
- Abenduak 13, 14 eta 15: Rwanda jaialdia Arerian.
- Abenduak 13, 21:00: "Gazan jaioa" filmaren proiekzioa
- Abenduak 15, 16 eta 17: Euskal Liburu eta Diskoen XXXV. Azoka. Ordutegia: ostiralean 16:30etik 20:00etara, larunbatean 10:00etatik 14:00etara, igandean 10:00etatik 14:00etara. Lekua: Frontoia.
- Abenduaren 16an, 12:00etan, Lazkaoko Buruhandiak aterako dira kalera, eta 17an, 12:30ean, Lazkaoko Bandaren kontzertua izango da.
- Abenduaren 19an, 18:30ean: Lazkao Txiki Musika Eskolaren Gabonetako kontzertua.
- Abenduaren 23an, 19:00etan: Kantaka abesbatzaren Gabonetako kontzertua.
- Abenduak 24, 17:30: Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Agerretik.
- Abenduaren 27, 28 eta 29an: Gabonetako Haur Parkea
- Abenduak 27 eta 28: Gabonetako Futbol Txapelketa
- Abenduak 29, 20:30: BIG DANCERS ikuskizuna Plazan
- Abenduak 30: Artisau Garagardo Azoka. Ordutegia: 12:00etatik 15:00etara eta 18:30etik 00:00etara. Kontzertuak: 18:30, Howdys Bluegrass Band; 20:30, The Excitements.
- Abenduaren 31n: San Silvestre lasterketa. 11:30 haurrentzako lasterketa, 12:30 helduentzat.
- Urtarrilak 4, 16:30: GO!AZEN 10.0 ikuskizuna Arerian.
- Urtarrilaren 5ean, 18:30ean: Errege Magoen kabalgata herrian zehar
- Urtarrilak 7: ASTOTXO EGUNA. Goizean zehar: Enkarterriko asto arrazaren erakusketa eta lehiaketa. 13:00: "Egiptora ihesa" antzezlana.