• Izen emateko epea abenduaren 3a bitarte egondo da zabalik eta bi eratara egin ahal izango da: lazkao.eus-en edota kiroldegian inprimakia betez. 

IZENA EMATEKO FORMULARIOA: https://forms.gle/c3KwXDDXtrWZm87X6

2023ko Gabonak iristear dira eta seme-alabek oporraldia izango dutela kontuan hartuta, Lazkaoko Udalak aisialdi zerbitzua jarriko du martxan egun horietarako. Bertan haurrek ondo pasatzeko eta helburu hezitzaile batekin, jolas giroan, hainbat jarduera, tailer eta ekintza izango ditu aukeran. 

Abenduak 26, 27, 28, 29 eta urtarrilak 2, 3 eta 4an eskainiko da goizeko 10:00etatik 13:00era. Areria Kultur Gunean emango da eta Haur Hezkuntzako 3. maila eta Lehen Hezkuntzako 6. maila arteko ikasleentzako dago eskura. 70 haurrentzako plaza egongo da eta 26.25 eurokoa da kuota ikasleko. 

Izen emateko epea azaroaren 20an zabalduko da, abenduaren 3a bitarte, eta bi eratara egin ahal izango da: www.lazkao.eus -en edota kiroldegian inprimakia betez. 

Aisia eskaintza