Bihar, osteguna, urriaren 26a, arratsaldeko 18:30etan Ohiko Osoko Bilkura egingo da Lazkaoko Udalean.
Eguneko Gai Zerrenda honako hau izango da:
- Aurreko aktak (2023ko irailaren 28koa eta urriaren 11koa).
- Alkatetzaren Ebazpenen berri ematea.
- Kanpoko hegal irekien ordenantzaren lehen onarpena.
- Sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsari-igoera gehigarria, 2023. urterako.
- Gizarte Zerbitzuetako teknikariaren ordainsariak.
- AHTaren zundaketei buruzko EH Bilduren mozio proposamena.
- EAJ eta EH BILDUren adierazpena, hizkuntza arloko Udal-eskumenen inguruan.
Galdera eta erreguak