• Ostiralean, egiaztapen tekniko eta administratiboak Lazkaoko plazan egingo dituzte, eta bertan egongo dira autoak. Horrez gain, auto klasikoen erakusketa ere ikusgai izango dute herritar zein bisitariek. Zuzeneko musika emanaldiak ere izango dira. 
  • Oin Arin Dantza Taldeak ‘Baserria’ urteko emanaldiaren bigarren pasea eskainiko du bihar, ostrirala, martxoak 17. 
  • Zineak ere ez du hutsik egingo: ‘Almas en pena de Inisherineta Mi querido monstruofilmak eskainiko dira. Sarrerak lazkao.eus -en eta Arerian eskuratu daitezke. 

Oin Arin Dantza Taldeak ‘Baserria’ urteko emanaldia estreinatu zuen pasa den martxoaren 10ean, eta ostiral honetan, martxoak 17, bigarren pasea eskainiko du arratsaldeko 17:30ean. Sarrerak ordu lauden lehenago egongo dira eskuragarri Areriako leihatilan.

Larunbatean, martxoak 18, jokatuko da VIII. Goierri Rallyesprinta. 64 kilometro eta 4 zati izango ditu. Ibilbidea ohikoa izango da: Lazkaoko hilerri paretik Gaintza barreneko bidegurutzera, Lazkaomendi eta Zaldibia zeharkatuta. Goizeko 10:00etan hasiko da rallya. Karreraren bezperan, ostiralean, egiaztapen tekniko eta administratiboak Lazkaoko plazan egingo dituzte, eta bertan egongo dira autoak. Horrez gain, auto klasikoen erakusketa ere ikusgai izango dute herritar zein bisitariek. Zuzeneko musika emanaldiak ere izango dira, ostiraletan eta larunbatean. Bihar (martxoak 17), Erdoyik-P eta Hell Riders taldeek joko dute; larunbatean, Metodo Ripley eta Nazarenos del Norte taldeek. Lazkaoko taldeak dira laurak. Taberna ere muntatuko du Ikullu Racingek, eta Lazkaoko Talogileek eskainiko dute jatekoa. Jasotako dirua Retina Gipuzkoa Begisare elkarteari zuzenduko zaio. 

Zinema eskaintza: 

ALMAS EN PENA DE INISHERIN (OSCAR  9 IZENDAPEN))

  • LARUNBATA 18: 19:30/22:00
  • IGANDEA 19: 19:30
  • ASTELEHENA 20: 21:00 (ikuslearen eguna) 

MI QUERIDO MONSTRUO

  • LARUNBATA 18: 17:00
  • IGANDEA 19: 17:00

Sarrerak www.lazkao.eus -en eta Arerian eskura daitezke.