2022ko beka deialdiaren gaia ondokoa izango da: Lazkaoko emakumeak. Andreek Lazkaoko gizartean eta historian izan duten presentzia, ezaugarriak eta garrantzia.

Gaia: orain arteko deialdietan gaia Goierri eta goierritarrei buruzko edozein onartu bada ere, oraingoan, XX. edizio honetan, gaiaren eremua emana dago. Hala, 2022ko beka deialdiaren gaia ondokoa izango da: Lazkaoko emakumeak. Andreek Lazkaoko gizartean eta historian izan duten presentzia, ezaugarriak eta garrantzia.

Euskarria: gaiaz gain, ikerlanak aurkezteko modua, euskarria, ere aldatu dugu XX. edizio honetan. Alegia, idatzizko edota ikus-entzunezko euskarrian aurkezteko aukera izango da.

Gerriko Kultur Elkarteak, Maizpide Euskaltegi-Barnetegiak eta Lazkaoko Udaleko euskara- eta berdintasun-batzordeak elkarlanean bultzatutako ekimena.

Kontsultatu oinarriak: 

OINARRIAK

LIBURU BILDUMA

IMG 20221027 122108 173

IMG 3088