- Kirol ikastaro guztiak daude martxan, ziklo indoor ikastaroak izan ezik.
- Oraindik izena eman daiteke ikastaro gehienetan kiroldegira bertaratuz edo 943 08 51 93 telefonora deituz.
Martxan dira 2020-2021erako aurreikusitako ikastaroak Lazkaon, segurtasuna bermatzeko behar diren neurriak errespetatuz. Oraindik hasi gabe dagoen ikastaro bakarra ziklo indoor da.
Lehorreko ikastaroak kiroldegian bertan eskaintzeaz gain, online, zuzenean, ere jarrai daitezke. Baliabide honi esker, etxeratze agindua dutenek edo kirol jarduera etxetik egitea nahiago dutenek ikastaroan jarraitu dezakete.
Lazkaoko Kiroldegiak segurtasun neurri guztiak hartu ditu ikastaroak martxan jarri ahal izateko. Derrigorrezkoa da ikasleen artean beharrezko distantzia mantentzea, baita garbitasun eta desinfekzio neurriak betetzea ere. Gainera, talde bakoitzeko partaide kopurua murriztu da.
Oraindik eman daiteke izena ikastaroetan kiroldegira bertaratuz edo 943 08 51 93 telefonora deituta.
Honakoak dira eskaintzen diren ikastaroak:
URETAKO IKASTAROAK |
|
Ikastaroa |
Ordutegia |
Igeriketa terapeutikoa |
astearte eta osteguna 10:00 – 11:00 |
Haurdunen igeriketa |
astearte eta osteguna: 12:30 – 13:15 |
Haurtxoen igeriketa |
astearte eta osteguna: 11:30 – 12:00 edo 12:00 – 12:30 |
Haurren igeriketa ikastaroak |
3 maila, astean saio bat. Ordutegi zabalak. |
Helduen igeriketa ikastaroa |
astearte eta osteguna: 19:15 – 20:15 |
LEHORREKO HAURREN IKASTAROAK |
|
Ikastaroa |
Ordutegia |
Zumba gazte |
astelehena eta asteazkena: 16:30 – 17:30 eta 17:30 – 18:30 |
Gimnasia erritmika |
osteguna: 17:00 – 18:00 /ostirala 16:45 – 17:45 eta 17:45 – 18:45 |
LEHORREKO HELDUEN IKASTAROAK |
|
Ikastaroa |
Ordutegia |
Zumba ikastaroa |
astearte eta osteguna: 9:00 – 10:00 / 19:30 – 20:30 |
Bodytagap |
astearte eta osteguna: 10:00 – 11:00 |
Soinketa |
astelehena, asteazkena eta ostirala: 9:00 – 10:00 |
Adinekoen soinketa |
astelehena, asteazkena eta ostirala: 10:00 – 11:00 |
Gap |
astelehena eta asteazkena: 18:30 – 19:30 / asteartea eta osteguna: 20:30 – 21:30 |
Bodytrainig |
astelehena eta asteazkena: 19:30 – 20:30 / asteartea eta osteguna: 18:30 – 19:30 |
Pilates Ikastaroak |
astelehena eta asteazkena: 9:00 – 10:00 / 10:00 – 11:00 / 17:30 – 18:30 / 18:30 – 19:30 / 19:30 – 20:30 / 20:30 – 21:30 |
astearte eta osteguna: 9:00 – 10:00 / 15:00 – 16:00 / 18:30 – 19:30 / 19:30 – 20:30 / 20:30 – 21:30 |