- Alde batetik, ZeukEsan-en telefonoa, 116 111, doakoa da eta guztiz anonimoa. Bestetik, Zeukesan web-a dago eskura, blogak, gizarte-sareak, bideo kanala eta kontsulta-postontzi anonimoarekin.
- Lazkaoko Udalak herri eragile eta gazte eta nerabeekin lan egiten duten mugimentuen artean eman du zerbitzuaren berri.
Euskadiko haurrei eta nerabeei zuzendutako laguntza-gunea da Zeuk Esan. Laguntza emateko telefonoa eta web-orrialdea dauzka:
- Alde batetik, ZeukEsan-en telefonoa, 116 111, doakoa da eta guztiz anonimoa.
- Bestetik, Zeukesan web-orrialdea dago eskura, eta blogak, gizarte-sareak, bideo kanala eta kontsulta-postontzi anonimoa ditu, telefonoz deitu ordez idatzi eta gertatzen dena kontatzeko.
Baina, zertarako balio du Zeukesan-ek?
Deitu edo idatzi daiteke honako kasuetan:
- Gazte edo neraba batek arazoren bat izan eta norbaitekin hitz egin nahi badu.
- Arazorik badu edo buruan izan ditzakeen gaiei buruz zerbitzuaren atzean dauden profesionalen orientazioa edo aholkua behar badu.
- Horrez gain, zerbitzu honetara jo daiteke norbait beste norbaitez abusatzen ari dela ikusten badu (jazarpena, indarkeria edo bestelako erasoak).
Nor dago web-orrialdearen eta Zeuk Esan atzean?
Psikologoak eta gizarte-hezitzaileak, haurren eta nerabeen esparruan espezializatuak.
Laguntza behar baduzu, jarri harremanetan Zeuk Esan! Zerbitzuarekin. Lazkaoko Udalak herri eragile eta gazte eta nerabeekin lan egiten duten mugimentuen artean eman du zerbitzuaren berri.