Albisteak

Zubierreka auzoan dauden herri baratzak erabili ahal izateko aukera eskainiko du aurten ere Lazkaoko Udalak. 50 metro koadroko 30 baratza dira guztira, eta Agauntza ibaiaren meandroan daude kokatuta. Herri baratza horietako bat erabili nahi duenak urtarrilaren 15era arteko epea izango du udaletxean eskaera egiteko (eguerdiko 12:00ak arte).

Eskaera egiteko honako agiriak aurkeztu beharko dira:

  • Eskera orria (udaletxean edo www.lazkao.eus helbidean eskura daiteke).
  • Nortasun agiriaren edo ordezko agiri legalaren fotokopia.
  • Herri baratzeak erabili ahal izateko derrigorrezkoa izango da honako baldintzak betetzea eta hala betetzen direla direla egiaztatzen duten dokumentuak edo zinpeko aitorpena aurkeztea:
          - Lazkaon erroldatuta egotea.
          - Udalarekiko zerga-betebehar eta gainerakoen ordainketak egunean izatea.
          - Familia bereko beste inor herri baratza publiko bateko erabiltzaile edo eskatzaile ez izatea; gainera, eskatzaileak edo familia-unitate berdineko beste familia unitate berdineko beste kide batek ezingo du inon izaera
            landatarreko lursailen jabe, gozamendun edo maizter izan, baldin eta hauek nekazaritza jarduerarako egokiak badira.

2017an herri baratzeko erabiltzaile izan direnek aurten baratzak erabiltzen jarraitu nahi izanez gero, berriz izena eman behar dute.

Baratze guztiek dute ur hornidura, eta bertan lan egiteko tresna handienak gordetzeko edukiontziak dituzte; itsasontzietan erabiltzen diren edukiontzi birziklatuak dira, eta ibaiaren natur ibilbidea babesteko eraikitako bi muinoen azpian daude kokatuta. Erabiltzaileek arropak, haziak edo tresna txikiak gordetzeko armairuak ere badaude.