Albisteak

Lazkaoko Udalak aisialdi zerbitzua eskainiko du Gabonetako oporretan, abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean. Izena emateko epea irekita dago, eta azaroaren 27ra arte eman ahalko da izena. Aisialdi zerbitzua HH-ko 3. mailatik LH-ko 6.mailara arteko umeei zuzenduta dago (2006 eta 2014 urteen artean jaiotako haurrei).

Guztira 80 plaza egongo dira, eta haur bakoitzeko 21 euro ordaindu beharko da izen ematea. Ordainketa kontu korronte bidez egin beharko da eta izen emate orria kiroldegian utzi behar da. Aisialdi zerbitzua 10:00etatik 13:00etara bitartean eskainiko da, honako egunetan: abenduaren 26,27,28, eta 29an eta urtarrilaren 2, 3, eta 4an.

Ekintzak Areria eraikinean izango dira, tartean jolas giroan egindako hainbat jarduera, tailer eta ekintza.