"Seguru baietz" bide-segurtasunari buruzko sentsibilizazio kanpaina egingo da ostegunean Lazkaon. Kanpaina haurrei zein helduei zuzenduta dago, eta plazan izango da, 17:00etatik aurrera.

Bide segurtasunarekin lotura duten bideojokoetan ibiltzeko ordenagailuak jarriko dira, eta joko erraldoiak ere egongo dira. Kanpainan parte hartzen dutenen artean opariak ere banatuko dira.