Lazkaoko Udalak eta LazkaOn elkarteak antolatutako "Udazkenean aisiaz gozatu Lazkaon" kanpainaren barruan hirugarren zozketa egin da. Kiroldegirako urte beterako hiru bazkidetza zozkatu dira, eta honakoak dira saridunak:

  • Arantxa Olano
  • Monica Terra da Silva
  • Maitane Fernandez

Herriko 52 merkatari eta 27 ostalari ari dira parte hartzen kanpainan, lazkaotarrek erosketak herrian bertan egiteak duen garrantzia nabarmentzea da helburua. Hala, merkataritzak eta ostalaritzak Lazkaoko ekonomiari eta lanpostuei egiten dien ekarpena aintzakotzat hartuz.

Hurrengo zozketa urriaren 18n izango da, kanpainako azkena. Hiru afari zozkatuko dira.

Kanpainan parte hartzen duten ostalariek eta merkatariek txartelak banatzen jarraitzen dute bezeroen artean, eta erosketa edo kontsumizio bakoitzagatik eranskailu bat ematen. Ostalariek banatzen dituzten txartelak betetzeko, bezeroek zortzi taberna ezberdinetako eranskailuak lortu beharko dituzte. Merkatarien txartelak, aldiz, bost eranskailu ezberdinez osatu beharko dira; horietako bi, gutxienez, Lazkaon merkataritza elkarteko kide diren merkatarienak izan beharko dira.

Behin txartela osatuta, udaletxeko sarreran dagoen kutxan sartu beharko dute txartela herritarrek, izen-abizenak eta kontakturako telefonoa zehaztuta. Kutxan jasotako txartelen artean egingo dira zozketak.