Albisteak

Iturgaitzagatik herri erdigunera joango den errepide berria egiteko lanek aurrera jarraitzen dute. Oraindik ere hilabete batzuk beharko dira lanak amaitu arte, baina hainbat gune erabilgarri daude dagoeneko. Horietako bat da Lazkaomendira joateko oinezkoen pasoa. Pasabidea amaituta dago, eta inguruan hainbat urbanizazio lan egitea falta bada ere, pasabidea erabiltzeko moduan dago.

Pasabidea irekita, oinezkoek bariantea gurutzatzerakoan dituzten arriskuak saihestu nahi dira. Hala ere, pasabidearen inguruan lanetan jarraitzen dute oraindik, beraz, inguru horretan kontuz ibiltzeko eta jarriko diren seinaleei eta lanean ari diren langileen oharrei kasu egiteko eskatzen da Lazkaoko Udaletik.

Buletina

Lazkaon dauden azken berriak jasotzeko, harpidetu gure buletinan
Please wait