Lazkaoko Udalak prestatu du kultura ikastaroen eskaintza 2017-2018 denboraldirako: yoga, aretoko dantzak, sevillanak, orratz lanak, makinaz josten ikasteko ikastaroa eta robotika ikastaroa egiteko aukera egongo da.

Honako egun eta orduetan izango dira ikastaroak:

  • Yoga ikastaroa:

               - Asteartetan 10:00-11:30 (kiroldegian)
               - Asteazkenetan 20:00-21:30 (Orobionen)

  • Aretoko dantzak:

               - Astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan (ordua eta lekua zehazteko)

  • Sevillanak:

               - Astearteetan 18:30-19:30 (Areria kultur gunean)

  • Orratz lanak:

               - Asteazkenetan 17:00-19:00 (Orobionen)

  • Makinan josteko ikastaroa:

               - Irailean zehar (goizez eskainiko da)

Robotika tailerra da aurten berrikuntza. 9 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da eta, hasteko, urritik abendura bitartean eskainiko da, astean ordu bat. Tailerraren helburua haurrak teknologia berrietara gerturatzea da, robotak eraikiz matematika, zientziak eta teknologiarekiko ikaskuntza eta motibazioa sustatzea. Irailaren 22an, ostirala, ate irekien jardunaldi bat egingo da 17:00etatik aurrera kultur etxean. Ikastaroari buruzko informazio gehiago emango da bertan.

Gainerako ikastaroei buruzko informazio gehiagorako edo izena emateko udaletxera gerturatu behar da (943 08 80 80).