Albisteak

“Euskadiko Bihotza” markapean bi eskualdeen gida turistikoa eta udako agenda bateratua aurkeztu dituzte Goiturrek eta Tolosaldea Garatzen agentziak. Itxura berria eman diote, gainera, liburuxkari.

Gida turistiko berri honek bi eskualdeetako produktu turistikoak biltzen ditu. Gidaren hasierako mapan markaturik azaltzen dira bide berdeak, bidegorriak, informazio bulegoak, Erdi Aroko Multzoak edo alde zaharrak, merkatuak, Santiagoko Bidea eta alojamendu mota desberdinak. Barruko orrietan esperientzia gastronomikoak, eta naturan oinarriturikoak eta kulturalak azaltzen dira.

Esperientziak aurkeztu ondoren, bi eskualdeetako museo, interpretazio zentro eta turismo bulegoen datu zehatzak txertatzen dira, jatetxeen zerrenda, alojamendu mota guztiak eta urtean zehar eta bi eskualdeetako festak, azokak eta jai nagusienak.

Guztira 10.000 ale egin dira euskeraz eta gazteleraz, eta frantsesa-ingelesa bertsioa ere jendearentzako eskuragarri dago. Donostian dagoen San Sebastian Region turismo bulegoan ere eskuragai dago gida berria, bi eskualdeetako turismo bulego guztietan bezalaxe.

Agenda bateratua

Bi eskualdeen artean egituratu duten udarako agenda bateratua ere aurkeztu dute. Agenda honek, uztaila amaieran eta abuztuan zehar bi eskualdeetan dauden ekintzak eta herrietako jaiak biltzen ditu, beti ere turista edo bisitarientzat erakargarriak diren txangoak edo festak nabarmenduz.

Agenda hau www.goierriturismo.com eta www.tolosaldea.eus webguneetan ere aurkitu daiteke. Bi eskualdeetako turismo bulego eta alojamendu guztietara ere bidali dute, eta baita San Sebastian Region bulegora ere.

Buletina

Lazkaon dauden azken berriak jasotzeko, harpidetu gure buletinan
Please wait