Albisteak

San Inazioko urbanizazioa berritzeko lanak datorren astean hasiko dira. San Inazio barrualdeko oinezkoen ibilbideak, eta Antzalde aldera ematen duen espaloia berrituko dira. Ur hornidura sarea ere berrituko da.

Zehaztutako eremuan dauden zuhaitzen zainek hainbat espaloi zati altxatu egin dituzte, eta gune batzuk arriskutsu daude oinezkoentzako. Arrisku horiei behin betiko konponbidea ematea da lan hauen helburua.

Lanak Otegi Gaztañaga enpresak egingo ditu, eta aparteko eragozpenik sortzen ez bada, lanen iraupena bi eta hiru hilabete artekoa izatea aurreikusten da. 100.000 euro inguruko aurrekontua izango dute lanek.

Buletina

Lazkaon dauden azken berriak jasotzeko, harpidetu gure buletinean
Please wait