Auto-enplegua eta ekintzailetza sustatzeko jardunaldi bat antolatu du Lazkako Udalak, Goieki Goierriko Garapen Agentziarekin eta Lanbiderekin elkarlanean. Jardunaldia ekainaren 29an izango da, udaletxean, eta Iragest Cogerencia enpresako Ignacio Ruíz de Alegría enpresa kudeaketan adituak emango ditu azalpenak. Enpresa berri bat sortzeko bidean kontuan izan beharreko alderdiak zein diren eta zein pauso eman behar diren azalduko du. 09:00etan hasiko da eta 3-4 ordu arteko iraupena izango du.

Jardunaldia Lazkaotar guztiei irekita egongo da, eta batez ere langabezian dauden herritarrei. Bertan parte hartzeko aurrez izena ematea eskatzen da, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean edo 943 088 080 telefonora deituta, ekainaren 28a baino lehen.

Herriko ekonomia jarduera eta enplegua sustatzea helburu

Lazkaoko Udalak 2015-2019 kudeaketa planean definituta dituen helburu estrategikoen artean dago herriko ekonomia jarduera eta enplegua sustatzea. Hala, xede hori betetzeko hainbat ekintza jarri ditu martxan azken hilabeteetan, Lazkaoko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen alorrak biziberritzera bideratuta gehienak.

Baina horrek ez luke nahikoa izan behar. Herrian ditugun merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak mantentzeaz eta zaintzeaz gain, enpresa berriak sortu eta erakartzea nahitaezkoa da. Horretarako, auto-enpelgua eta ekintzailetza aukerak herritarren artean sustatzea garrantzizkoa da udalarentzat, sortzen den enpresa bakoitza enplegu eta zerbitzu erakarle izan baitaiteke lazkaotar guztientzat. Bide horretan antolatu da jardunaldia.

Ekintzailetza eta auto-enplegua jardunaldia:

  • Eguna: Ekainak 29, osteguna
  • Lekua: Lazkaoko udaletxean
  • Ordua: 09:00etan
  • Iraupena: 3-4 ordu
  • Hizlaria: Ignacio Ruíz de Alegría (Iragest Cogerencia)