Pausoka egitasmoaren ikasturte honetako azken irteeta datorren asteartean izango da, ekainak 20. Ikasturteari amaiera emateko, gainera, ekintza berezia antolatu da: Beneditarren egoitzara bisita egingo dute asteartean. Orain arte Pausoka egitasmoan parte hartu dutenei zuzenduta egongo da ekintza. Bisitan parte hartzeko ostirala, ekainak 16, baino lehen eman behar da izena udaletxean, harreran.

Lazkaoko Udalak, Txindoki egoitzak, Orobione, Azki eta Nagusilan elkarteek, San Benito Ikastolak eta Osakidetzaren herriko anbulatorioak bultzatu dute egitasmoa. Urritik, astearteko plazan elkartzen dira, taldetan banatu eta lagun artean herrian zehar ibilaldiak egiteko. Egitasmoaren helburua ariketa fisikoa egiteak dituen onurez jabetzea da, eta batez ere, 65 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago.