Uztailaren 8an egingo da Lazkaon Gazteentzarko Antzar Triatloia. Aurtengoa hirugarren aldia izango da Antzar Korrikalariak ekintza hau antolatzen duela, eta gaztetxoei zuzenduta egongo da oraingoa ere: benjamin, alebin eta infantil mailako neska-mutilei. Igerian, bizikletan eta korrika egin beharko dute:

  • Pre-benajaminak: erakusktaldia egingo dute
  • Benjaminak: 120 metro igerian, kilometro bat bizikletan eta 600 metro korrika.
  • Alebinak: 180 metro igerian, 1,7 kilometro bizikletan eta 900 metro korrika.
  • Infantilak: 240 metro igerian, 3 kilometro bizikletan eta 1,2 kilometro korrika.

Estaligabeko igerilekuetan egingo dute igerian, eta handik abiatuko dira txirrinduan, herrian zehar itzulia egin eta kiroldegian bukatzeko. Korrikako saioa, berriz, San Benito Ikastola inguruan izango da.

Antzar Korrikalariak taldetik gogorarazi dute probak ez direla lehiakorrak. Gurasoek eta umeek triatloia ezagutuz goiz eder bat igarotzea da jardunaldi honen helburua.