Albisteak

Lazkaoko Udalak iaz hasitako hobekuntza eta mantentze lanak egiten jarraitzen du, eta lan horien barruan itzala egingo duen pergola bat jarri da San Prudentzioko kirol gunean. Eserita egoteko gune bat izango da, eta jarri den landareriari esker, udan itzala ere egongo da. Herritarrek atseden har dezaten gune bat sortzea izan da lan hauen helburua.

Horrez gain, kantxako kanastak ere berritu dira eta altuera ezberdinetan ibili ahal izateko moduan jarri dira. Futbolean jolasterakoan inguruko etxebizitzetan eragozpenik ez sortzeko porteri txikiak ere jarri dira eta ping-pong-eko mahaia ere jarri da.

Kantxan bertan inpermeabilizazio lanak egin dira zoruan, eta inguruko baranda margotu eta konpondu da. San Prudentzio kantxako lanak guztiz amaitutzat emateko pintaketa lan batzuk egitea falta da oraindik, eta jolas berriren bat jartzeko edo margotzeko asmoa ere badago oraindik.

Orain arte egin diren lanen aurrekontua 28.560 euro ingurukoa da.

 

Buletina

Lazkaon dauden azken berriak jasotzeko, harpidetu gure buletinan
Please wait