Albisteak

Herriko etxebizitzei buruzko azterketa egin berri du udalak Ikertalderekin batera. 2016 amaieran eta 2017 hasieran herriko 798 familiatan egin den inkestaren bidez bildu dira azterketa egiteko datuak, eta horien arabera herrigo egoeraren argazki orokor bat egin ahal izan da. Besteak beste, lehen etxebitiza eskuratzeko premian dauden pertsonen kopurua, edota etxebizitza birgaitzeko edo aldatzeko premia duten familien irudi erreala, ia erroldaren parekoa, lortu ahal izan da.

Azterketa egiteko 500 familiaz osatutako lehen lagin bat hartu da, Lazkaoko familia guztiak kontuan hartuta. Ondoren beste lagin osagarri bat hartu dugu 298 familiatan, 18-25 urte bitarteko lagunen bat emantzipatu gabe bizi den familiak kontuan hartuta.

Jarraian duzuen loturan irakurri ahal izango duzue Lazkaoko etxebizitzei buruz landutako azterketaren txosten osoa.

DESKARGATU TXOSTENA

 

 

Buletina

Lazkaon dauden azken berriak jasotzeko, harpidetu gure buletinan
Please wait