Albisteak

Ikasturte amaieran ohikoa izaten den moduan, San Benito Ikastolako ikasleak udal ordezkariekin bildu dira, Eskolako Agenda 21 proiektuaren barruan landu dituzten gaiak jakinarazi eta aurrerantzean hartuko dituzten konpromisoak zehazteko.

Lehen Hezkuntzako 2., 3., eta 6. mailako eta DBHko 3.mailako ikasleak Felix Urkolarekin elkartu dira eta herriko lurzorua zaintzeko konpromisoa hartu dute. San Benitoko ikasleek Lazkaoko lurzoruaren inguruko azterketa egin dute eta hainbat konpromiso hartzea hitz eman dute: herriko parkeak eta bertako jolasak eta egiturak zaintzea, natura errespetatzea, hondakinak ondo sailkatzea, konposta egiteko prozesua ikastea eta ikastolan konposta egitea, eta herriko berdegunean zaintzea eta errespetatzea. 

Lazkaoko Udalari ere hainbat konpromiso hartzeko eskatu diote: auzoetan konposta guneak jartzea, kontzientziazio kanpainak egitea, lorategietan konposta erabiltzea, auzo berrietan berdegune gehiago jartzea, zonalde berdeak babestea, lurraren diagnostikoa egitea eta Harizti parkeko lurzoruaren diagnostikoa egin ondoren dagoen arazoari irtenbidea jartzea.