Ekainaren 10ean irekiko da aurten Lazkaon estaligabeko igerilekuen denboraldia, irailaren 10era arte. Igerilekua erabili nahi duenak bazkidetza egin beharko du kiroldegian. Bost bazkidetza mota daude.

Igerilekua egunero egongo da irekita, 11:00etatik 20:30era. Ekainaren 12tik 21era eta irailaren 4tik 8ra, ordea, arratsaldeko ordutegian bakarrik egongo da irekita: 14:30etik 20:30era. Abuztuaren 5ean, larunbata, puzgarriak egongo dira.

IGERILEKU ESTALIGABEKO BAZKIDETZAK:

  • Banakako heldua: 55,20 euro
  • Banakako gaztea: 27,50 euro
  • Banakako jubilatu-pentsionista: 41,40 euro
  • Familiarra: 80,65 euro
  • Jubilatu-pentsionista familiarra: 60,30 euro