Albisteak

Haurrei eta gaztetxoei zuzendutako bi kanpaina antolatu ditu aurten ere Lazkaoko Udalak. Batetik, Haur Hezkuntzako 3.mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko ikasleei zuzenduta aisialdi zerbitzua egongo da. Eta bestetik, Haur Hezkuntzako 3. mailatik Batxilergora arteko gaztetxoentzat udako kirol kanpaina.

Aisia kanpaina ekainaren 26tik uztailaren 28ra bitartean izango da, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara. Ume bakoitzeko 69 euroko kuota ordaindu beharko da, eta adinaren eta taldearen arabera hainbat ekintza, jolas eta tailer egingo dituzte.

Udako kirol kanpainari dagokionean, bi eskaintza egongo dira. Batetik, HHko 3.mailatik LHko 6. mailara arteko ikasleei zuzendutakoa; eta bestetik, DBH eta Batxilergoko gazteei zuzendutakoa. Lehen multzoari dagokionean, 15 ikastaro eskainiko dira aurten, eta DBH eta batxilergoko ikasleei zuzenduta lau ikastaro.

Aizia zerbitzuan eta kirol kanpainan parte hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa izango da. Horretarako, izen emate orria kiroldegian utzi beharko da, maiatzaren 28a baino lehen. Ikastaroei buruzko informazio gehiago kiroldegian eskura daiteke (943 08 51 93). Bestalde, norbanakoren batek edo talderen batek, dagoeneko antolatuta dauden ikastaroez gain besteren bat egin nahiko balu, jakinarazi dezala kiroldegian.

 

DESKARGATU IZEN EMATE ORRIA

IKASTARO ZERRENDA HH-LH

IKASTARO ZERRENDA DBH-BATXI