Euskaltzaleen elkarteak, liburutegi publikoek, liburu dendek eta udalek elkarlanean martxan jarritako jegitasmoa da Irakurri, gozatu eta oparitu proiektua. Irakurzaletasuna bultzatzea eta literaturarekin gozatzea eta gozaraztea da helburua. Orain arte bezala, Lazkaoko Udala, udal liburutegia eta Gerriko liburu denda egitasmoa parte hartzen ari dira. Maiatzaren 31n amaituko da proiektua.

Egitasmoan parte hartzeko nahikoa da liburutegian euskarazko liburu bat hartzea. Liburuaz etxean gozatu ondoren, liburutegira itzultzean irakurle-fitxa bete behar da, eta trukean erosketa txekea jasoko duzu. Txeke hori erabilita, euskarazko beste edozein liburu %35 merkeago erosteko aukera izango duzu.

Gainera, apirilaren amaieran eta maiatzaren amaieran liburutegi bakoitzean 30 euroko balioa duen txeke bana zozkatuko da irakurle fitxa betetzen duten guztien artean.