Lazkaoko udalak 2016. urtean ohiko etxebizitzako ura, estolderia, zabor eta hiri-lurren ondasun higiezinen gaineko zerga tasengatik ordaindutakoa berreskuratzeko laguntzak emango ditu.

 

Eskaera inprimakiaren batera honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

 

1.- Eskatzailearen eta elkarrekin bizi direnen pertsonen unitateko gainerako partaideen NAren fotokopiak

2.- Elkarrekin bizi direnen unitatea osatzen duten partaide guztiek jasotako hileko diru-sarrera garbien ziurtagiriak (10-T, nominak...)

3.- Lanbidek luzatutako langabezi egoeraren ziurtagiria eta kasua bada jasotako hileko prestazioen ziurtagiria edota prestaziorik jasotzen ez denarena

4.- Ikasleen kasuan, ikasten ari direnen frogagiria

5.- Elkarrekin bizi direnen unitateak duen ondareari buruzko aitorpen zinegina.

6.- Aurreko urteko zerga/tasen ordainagiriak

7.- Eskatzaileari eraikineko fakturan dagokion kontsumo zatiaren agiria

8.- Elkarrekin bizi direnen unitateak duen kapitalaren frogagiria edo ziurtagiria.

9.- Ordainagiriaren zenbatekoa ordainduko den kontuaren 20 zifrako zenbakia

10.-Eskatzaileak sinatutako dokumentua, bertan udalari ondasun-ziurtagiria eskatzeko baimena emanez eta azken bost urteetan ez eskatzailearen izenean eta ezta elkarrekin bizi direnen unitatekoen izenean ere ondasun eskualdaketarik ez egin izanaren ziurtagiria.

 

Eskaerak udaleko Gizarte Zerbitzuetako Departamentuan egingo dira.

 

Epea 2017ko urtarrilaren 15etik otsailaren 1era.