Gabonetako egitarauaren barruan, erakusleiho lehiaketako sari banaketa burutu da.

Udala eta Lazkaon merkatari elkartearen artean antolatutako lehiaketa honetan 43 merkatarik parte hartu dute. Guzti hauen artean, lehen saria Errotaundi okindegiarentzat izan da, bigarren saria Miszelanea larruzko poltsen dendarentzat eta hirugarrena Amets bat arropa dendarentzat. Saritu bakoitzak diploma eta produktu desberdinez osatutako saski bana jaso dute.

Lazkakoo bizilagunek, azken bi asteotan erakusleiho lehiaketan parte hartzeko aukera izan dute, beraien bozka emanez. Parte hartu duten bizilagunen artean, 150.- €ko lau erosketa bale eta 400.- €ko erosketa bale bat banatu dira. Zozketa honetan sarituak Pilar erasun, Amaia Leunda, Pepi Agirre, Gurutze Gaztelumendi eta Montse Martín izan dira hurrenez hurren.