Albisteak

Datorren astelehenetik, urriak 10, aurrera Iturgaitzagako urbanizazio lanak direla eta, trafikoaren norabidea aldatu egingo da. Hiribarren kalean errail bat itxi egin beharko da, honen ondorioz trafikoa honela geratuko da:

  • Hiribarren kaleko trafikoa Lazkaorako sarrera izango da.
  • Lazkaotik irteteko Iturrialdean egokitu den errepide berria erabili beharko da.

Sortu daitezkeen eragozpenak ahalik eta eramangarrienak izan daitezen, Udaletik dei egiten dugu, ipinitako seinalizazioari kasu egiteko, abiadura errespetatzeko, eta ahal den neurrian, herriko sarrera-irteerak egiteko Ataun aldeko sarbidea erabiltzeko.